Gizartean, gero eta ugariagoak dira tresna teknologikoak eta umeak, eskolaz kanpo, hauek erabiltzera ohituta daude. Gizartean txertatzen diren heinean, hezkuntza munduan ere sartu behar dira, horrela haurren beharretara egokituz.
IKT-en erabilerarekin, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak sartzen ditugu eta haurrei teknologia berri hauen beste erabilera bat ere eskeintzen diegu.
Edozein ikasgaitan sartu daiteke IKT-aren laguntza. Esaterako, guk aurreko batean egindako ariketan, IKTa gorputza hezkuntzako saio batean txertatu genuen, baina esan bezala, edozein arlotan erabili dezakegu. Guk egindako ariketa ikusteko, clic hemen.
Teknologia berri hauei buruz, ordea, ezer ez badakigu, arazo bilakatu daiteke, zeren teknologia hauen beharra gero eta handiagoa da hezkuntza munduan. Hau arazo ez bihurtzeko, irakasleentzat ikastaro ugari antolatzen dituzte IKTa den mundu zabala barneratzeko eta hauek erabiltzen ikasteko. Lehenagotik teknologia berri hauen erabilera ikasia ez duten irakasleentzat, ikastaro hauetan ikasten dute prozesu berritzaileak diseinatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario