Páginas

22 sept 2011

ORAIN ARTE IKASITAKOAREN ONDORIOAK

Hasiera batean,irakasle batek, bere eguneroko lanerako behar duen formakuntza teknologikoa zein den aztertu eta landu dugu. Horretarako oinarrizko jakintza batzuen beharra ikusi dugu, ondorengoak direlarik:

• Ofimatika
• Internetaren erabilera eta ezagutza
• Windows XP sistema eragilea kontrolatzea

Azken batean, ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa, horiek denak multialfabetizazioa osatzen dutela ikusi dugularik.

Horrez gain, IKTaren kontzeptua landu dugu, IKTak dituen esparru ezberdinak ezagutuz eta jorratuz. Honela Eskola 2.0ren, blog-en, sare sozialen… lanketa zein erabilera aztertu dugu. Honetarako blog bat egin dugularik eta bere beharraz jabetu gara.

Hau gutxi balitz, teknografia bat egin dugu Photopeach programaren bitartez. Hemen hezkuntzaren eboluzioa landu dugu eta denboraren baitan aldaketa nabarmenak eman direla konturatu gara. Gaur egungo gizartean ez gara konturatzen aldaketa hauen abiaduraz eta honekin immigrante digitala eta natibo digitalaren kontzeptuak landu ditugu, baita hiritar digitalaren terminoa ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario