Páginas

27 sept 2011

Lankidetza

Zer da lankidetza? Zein esparru hartzen ditu? Milaka galdera egin daitezke eta erantzun ezberdin asko sortu ere. Orain, guretzat lankidetza zer den adieraziko dizuegu hurrengo lerroetan.

Lankidetza hainbat norbanakok osaturiko taldeari deritzo. Taldekide hauek, lan bat, proiektu bat zein hainbat ekintza ezberdin egiteko konpromezu bat hartu behar dute eta aurrera egiteko beharrezkoak diren pausoak eman, azken finean taldekide hauek xede berbera dutelarik. Lanak, proiektuak, zein ekintza ezberdinak egiteko informazioa lortu behar da, eta talde bakoitzean, jende multzo bat egonik, bakoitzak informazio multzo bat bilatu zein ulertu beharko du, gerora beste taldekideekin konpartituz.

Lorturiko informazioa konpartitzea oso aberatsa da eta hein batean beharrezkoa. Talde lanak,azken batean, banakako lanak baino aberatsagoak dira, iritzi ezberdinak baitaude eta baita rol ezberdinak ere,beraz ikuspuntu ezberdinak egonik. Hortaz, lana aurrera atera ahal izateko baliabide gehiago daude.

Lankidetza lantzeko hainbat teknologien erabilera beharrezkoa da gaur egun, hauek zein diren agertzeko zerrenda bat egingo dugu:
  • Korreoa
  • Tablet PC
  • Offimatika
  • Pen Drive
  • Wikiak
  • Internet
  • Sare sozialak
  • Argazki makinak
  • Karpeta partekatuak
  • LMS ( Arbel birtualak...)
  • PC
  • Blogak
  • Foroak
  • Arbel digitala
  • Bat bateko mezularitza ( Txata)
  • Egutegia partekatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario